Erabakia ehuntzeko ekimena aurkeztuko dugu gaur

Gure Esku Dagoren bideokliparen argazki bat (gureeskudago.eus)

Iazko ekainaren 8an oñatiar asko izan ginen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katera bildu ginenak. Hurrengo pausoa, aldarrikapena ehuntzea izango da. Norberaren atxikimendu pertsonala oihal zatietan azaldu eta josiko ditugu. Gaur, astelehena, egingo dugu aurkezpena, 19:00etan, gaztelekuan, eta herri borondatearen jostun danok zaudete gonbidatuta.

Hogei lagunen atxikimendua bilduko duten oihal unitate bakoitzaren ardura izango duten tutoreak izendatuko ditugu. Oñatin bildutako oihal zati guztiak josteko Ehuntze Eguna ospatuko dugu apirilaren 25ean. Ekainaren 20a berriz, Joste Eguna izango dugu hiriburuetan. Herriz herri prestatutako oihalak josiz hautestontzi erraldoiak osatuko ditugu. Desberdinen arteko elkarlana josiz erabakia ehuntzeko ekimena aurkezteko ekitaldia antolatu dugu otsailaren 9rako. Arratsaldeko zazpietan gaztelekuan izango da. Hurrengo astean, otsailaren 16an bestalde, Jostunak dokumentalaren emanaldia eskainiko dugu Santa Ana aretoan. Hau ere, arratsaldeko zazpietan hasita.

Herri borondatearen jostun izan nahi duzuen oñatiar guztiok bi ekitaldietara gonbidatuta zaudete.
Herri bat garela, erabakitzeko eskubidea dugula eta herritarren garaia dela oinarriekin bat egin genuen ekainean guztiok. Erabakiaren aldeko europar olatuaren baitan gabiltza eta horretan jarraitu behar dugu. Gure Esku Dago jarrera bat baita, gure etorkizuna gure esku dagoela jakinik herritarrok hartzen dugun jarrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak