#BasquesDecide - Eraiki dezagun gure hautetsontzi propioa

[youtube]6v7vqxAwFJg[/youtube]

Zorionak eskoziarrei bateko eta besteko borondateak elkar lotzen asmatu dutelako eta ezinezkoa zirudiena munduko gauzarik normalena dela erakustearren. Eta animo, besarkada eta animo Kataluniako herritarrei. Erakutsi diguten arren, animo behar handirik ez dutela... Endavant! Ez dugu zalantzarik, eta inork ez du zalantzarik, jada, euren etorkizunaz eurek erabakiko dutela!

Erabakitzea, honezkero, ez da ezer arraroa, ez da ezinezkoa, ez da debekatzen duen legearen menpeko.

Erabakitzea posible da, eta gainera hori da normalena. Herritarren borondatea lehenbizi, legea gero.

Erabakiak batu egiten baitu, borondateak elkartzen ditu, gatazkak gainditzen ditu, herritarrak batzen ditu eta pertsonak elkartzen, herriak batzen ditu. Erabakitzea norberaren etorkizunaren jabe izatea besterik ez baita.

Herri honek ere erabakiko du bere etorkizuna eta hori noiz eta nola egingo duen, bereziki eta batez ere, herri hau osatzen dugun herritarron esku dago. Ezinikusia zegoen lekuan konfiantza eraiki behar dugu, elkarlana kontrakotasuna zegoen lekuan, denok batera eraikiko dugun etorkizun komun bat.

Horretarako, herri honek bere hautetsontzi propioa eraiki behar du, herri honetako pentsaera oro elkartuko duen ontzia. Hautetsontzi horren bueltan eraiki ahalko baitugu adostasuna, herri honek ere bere etorkizunaz erabaki ahal dezan.

Hau, duda izpirik gabe, erabakitzeko eskubidearen udaberria da.

Erabakiak batu egiten duelako, demokrazia baita bete-betean eta erabakitzea beti delako demokratikoa, edonon, edonork, edonoiz. Gure esku dago!

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak