#5000baietz esanez abiatu genuen azaroaren 8ko mosaiko erraldoia eta aurreikuspenak aise gainditu ditu izen emateak. 8.000 herritar inguruk eman duzue, jada, izena. Bejondaizuela denoi! GURE ESKU DAGO! Mosaikoaren diseinua handitu dugu orain arte izena eman duzuen guztiek parte hartzeko. Baina, datu hauek ikusita, mosaikoa zena mobilizazio erraldoi bilakatzeko aukera bikaina datorkigu orain. Beraz, izenik eman ez baduzue, larunbatean 11.00etatik aurrera Donostiako Zurriolako hondartzan mobilizazio herritar izugarria egingo dugu! Bertaratu eta borobildu hondartzan osatuko dugun mosaikoa! (Ostiralez parte hartzeko irizpide zehatzak argitaratuko ditugu).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.