Zatoz mosaiko erraldoira!

Erabiltzailearen aurpegia Oñatiko Gure Esku Dago 2014ko urr. 16a, 12:55

ZER EGIN NAHI DUGU?
Azaroaren 8an mosaiko erraldoi bat egin nahi dugu Donostiako Zurriola hondartzan. Erronka ere jarri diogu geure buruari: 5.000 pertsona batu nahi ditugu!

[youtube]L2_E3EEK46s[/youtube]

MOSAIKO ERRALDOIA... ZERTARAKO?
Kataluniako galdeketaren bezperatan eta Eskoziako erreferenduma pasata, gu ere erabakitzeko eskubidea noizbait egikaritzeko lanean ari garela adierazteko. Aurtengo ikasturtean egiteko ditugun lanei elkarrekin ekiteko. Berriz ere, Fikoban zabaldu genuen aterkipean elkarrekin jarduteko!

MOSAIKO ERRALDOIA... NOLA?
Mosaikoa egiteko bi material erabiliko ditugu: koloretako aterki eta petoak. Eta noski, hirugarren osagaia gu geu izango gara! Herritarrak! Aurrez diseinatutako irudi batzuk denon artean osatuta ahaleginduko gara geure lanari merezitako bultzada ematen. Egunean bertan, beraz, mosaikoa egiten lagunduko diguten teknikoen esanari kasu egitea nahikoa izango da irudi ederrak sortzeko!

Eta PARTE HARTU NAHI BADUT?
Erraza da Mosaiko Erraldoian parte hartzea, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da azaroaren 8an dena erraz-erraz egin nahi badugu.

Izena emateko txartela

Izena emateko modurik errazena: herriz herri Gure Esku Dago dinamikako batzordeek salduko dituzten txarteletako bat erostea (5€). Txartel hori erosterakoan zure izena emango duzu Mosaiko Erraldoiean parte hartzeko, eta era berean, txartel horrek balioko dizu azaroaren 8an dagokizun petoa eta aterkia eskuratzeko (material hori zuretzako izango da gero). EZINBESTEKOA IZANGO DA ZURRIOLARA TXARTEL HORI ERAMATEA.

Internet bidez izena emateko aukera: KLIK

5 € PARTE HARTZEAREN TRUKE?
Ahal den neurrian, bai. Gure Esku Dago dinamika herritarra izaki, egiten ditugun ekimenak autofinantziatu beharra daukagu eta zentzu horretan, Mosaiko Erraldoia egiteko erabiliko dugun materialaren gastua norberak ordaintzeko ahalegina egin nahi genuke. Ekimen honek, noski, bestelako gastuak ere izango ditu, eta beraz, norberak jarritako 5 €ekin ez dugu ekimen guztia finantzatzea lortuko, baina bai zati bat behintzat.

Esan gabe doa, inork 5 € horiek ordaindu ezingo balitu, ezingo dela hori parte hartzeko muga bat izan.

EDONORK HARTU DEZAKE PARTE MOSAIKOAN?
Batzuek uste dutenaren kontra, Mosaikoan parte hartzeak ez digu dantzan egin beharra ekarriko. Hortaz, ez dugu gaitasun berezirik beharko Mosaikoan parte hartzeko.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak