Aurrera begirako erronkak erabakitzeko batzar orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Oñatiko Gure Esku Dago 2014ko ira. 25a, 13:19

Gasteizko IEFPS Mendizabala Goi mailako LBH institutuan elkartuko gara herrietako batzordeen ordezkari denak aurrera begirako erronkak denen artean adosteko. Azken hilabeteetan herriz herri lantzen aritu garen orri zuri guzti horien sintesiak jaso, aztertu eta erabakiak hartzeko tenorean gaude. Ekainaren 8an, Durango eta Iruñea artean marraztu genuen irribarre hori herriz herri ereindako haziaren lehen loraldia izan zen, abiapuntu bat. Bide luzea dugu aurretik eta orri zuriaren bidez ekarpen andana jaso dira. Larunbateko batzarrean ikasturte honetarako erronkak erabakiko ditugu, herritarron arteko konfiantza eta konplizitatea eraikitzen jarraitu beharrean baikaude. Herri bat garelako, erabakitzeko eskubidea dugulako eta herritarron garaia delako! (Batzarra 10.00ak eta 13.00ak artean izango da, hedabideei 12.15ean agertzeko gonbidapena egin zaie).

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak