Larunbatean amaituko da Donostiako 62. Zinemaldia, eta giza katea osatuko dute Gipuzkoako hiriburuan egun horretan. 12:00etan egin dute hitzordua, Kursaalen. Ikus-entzunezkoen arloko zenbait lagunek Gure Esku Dago dinamikari euren ekarpena egitea adostu dute, ekimen bat antolatuz aurtengo Donostiako Zinemaldiaren baitan. Giza katea osatuko dute Zinemaldiko agertokiaren ikur diren Kursaalaren Victoria Eugenia antzokiaren eta Maria Cristina hotelaren artean.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.