Maiatzaren 30ean, Ataunen, Gure Esku Dago ekimenak jaialdia antolatu zuen, ekainaren 8an Goierritik igaroko den giza katea girotzeko asmotan. Bertan, ataundar ugari elkartu ziren, eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko argazkia atera zuten. Ondoren festa giro eder eta alaia nagusitu zen, herriko kale eta tabernetan zehar jai giroa zabaldu zelarik, trikitixa doinuek alaiturik.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.