Gure Esku Dago dinamika polita ari dira burutzen Barrundian, eta babes oso handia eta zabala ari da jasotzen ekimena. Maiatzaren 24an, Aldaia mendira irteera egin zuten Barrundiako herri desberdinetatik. (Barrundia udalerria 13 herrik osatzen dute). Egun hartako irudirik onenak bildu dituzte bideo honetan. Ekainaren 8an 100 lagun batzeko erronka jarri zuten, eta jada 120 dira euren atxikimendua adierazi dutenak. 82 kilometroan izango dira, Arbizun.