Muga herrietan giza kate ttipiak antolatuko ditugu Ipar Euskal Herrian

Gure esku ere badago.

Ekainaren 8ko Giza Katea hurbiltzen ari dela ikusirik, hurbiltzen, zabaltzen, eta norabide guzietatik eskuak atxikitzen ari zaizkiolarik, iparraldetik ere zerbait egin beharra senditu dugu. Guk ere gure eskua luzatu erabakitze eskubideari. Horregatik, maiatzaren 31an, larunbatean, goizeko 11:30tan, muga herrietan giza kate ttipiak antolatzea pentsatu dugu, mugaren zauria josteko gisan, eta Giza Kate erraldoi horri keinu ttipi bat egiteko iparraldetik. Gure esku ere bai baitago. Giza katea mugaz gaindi. Maiatzaren 31n, goizeko 11:30tatik 12.:00tara.

Herri guztiak eta antolaketa lanak koordinatzeko bilera bat deitua da heldu den astelehenean maiatzaren 26a Baionako Txiribogan, arratsaldeko 19:00tan.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak