Gero eta gutxiago falta da ekainaren 8rako, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimenduak gehituz doaz egunez egun. Horren erakusle, ia egunero ikusten ditugu bideo eta argazkiak sare sozialetan. Honakoa, adibidez, Gure Esku Dago Gorbeialdeak atera zuen, Gorbeiako gurutzean, hain zuzen ere. Eguraldi euritsua izan bazuten ere, dozenaka lagunek egin zuten bat erabakitzeko eskubidearekin.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.