BILBON ESKU ERRALDOIA OSATUKO DUGU LARUNBAT HONETAN, ARRIAGA PLAZAN!
123 kilometro. Horixe da Durango eta Iruñea artean dagoen tartea eta Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 8rako antolatu duen giza katearen luzera. Eskuz esku, herritarrek osatuko dute kate hori, 50.000 lagun baino gehiago batzeraino.
Euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen alde, herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea du hasierako helburu Gure Esku Dago-k. Herriz herri eta astez aste gorpuztuz doa dinamika, eta, ekimena pizten ari den ilusioaren seinale dira herrietako taldeek antolatutako ekimen anitzak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.