400 pertsona Aiaraldeako ekitaldian

Joan den igandean (martxoaren 16an) 400 bat pertsona bildu ziren Laudioko herriko enparantzan Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldian. Ekitaldia 13:00etan hasi zen adar jotze eta txalaparta saio batekin. Ondoren Izar Mendigurenen bertsoek gozatu zuten gure egonaldia, Zelai Nikolasi hitzaldia irekiaz. Segidan eskualdeko hizlariak ere igo ziren taulara eskuz esku poesia errezitalditxo bat irakurtzera. Hitzaldian oso presente egon zen 1200 pertsonen atxikimendua jaso behar dugula Ataunen hiru kilometro bete ahal izateko. Amaieran, taula gainean abeslari talde bat ere izan zen giroa berotuz.

Gure esku dago dinamikaren ekitaldia from aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak