Indarra eta ilusioa erakusteko ekitaldia Casillan

Herriz herri egiten ari den lana erakutsi eta lan horri bultzada emateko, ekitaldi bat egingo du Gure Esku Dago dinamikak martxoaren 29an, Bilbon. Casillan izango da ekitaldia, 17:30ean. Herriz herri eginiko lana erakutsi, eta ekainaren 8ko giza katera begira, taldeari bultzada emateko modua ere izango da. Europan "martxan den trenean" Euskal Herriak ere bere bagoia duela aldarrikatuko dute.

 

Dinamika orokorra indartzeko, herriz herri ari dira Gure Esku Dago talde txikiak sortzen, eta egiten ari diren lana txalotu dute. "Ikusgarria da nola hainbat eta hainbat herritan ehunka herritarrez osatzen ari diren eskuak, plazak… Parte hartze kopuruak oso txukunak dira, zerbait garrantzitsua eta sakona sortzen ari garen seinale".

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak