Gure Esku Dago dinamikaren barruan, taldeak sortu dira Oñatin, Bergaran eta Antzuolan. Hori horrela, Goienak duela gutxi erreportai bat idatzi zuen. Bertan, Jon Odriozola, Pello Zabala, Elena Laka, Lierni Olmedo (Oñatiko Gure Esku Dago), Jon Ugarteburu (Antzuolako GED) eta Aitor Eraña (Bergarako GED) agertzen dira besteak beste. Hona hemen erreportai hori laburbiltzen duen bideoa.