Giro ederrean 100 lagun inguruk parte hartu genuen pasa den larunbatean erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenaren herriko aurkezpenean. Guraso Elkartearen egoitzan pare bat orduz izan ginen ekimenaren ingurukoak azaltzen. Itziar Mujika herriko kazetariak gidatu zuen aurkezpenean Zelai Nikolasek eta Anjel Oiarbidek eman zuten ekimenaren berri. Ekarpen berezia izan zuten Cesar Arrondo argentinarrak, euskal diasporak duen garrantziaz hitz egin zuen; eta Kontxita Beitia andereño izandakoak elkarlanaren garrantziaz hitz egin zuen. Nazioen Mundua ekimenaren sorleku izan zen Idiazabal, Gure Esku Dagoren aurkezpenak erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria berrindartu du herrian. [Aurkezpenaren bideoa GOIERRI TELEBISTA]
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.