Gogoratu aste honetan hainbat ekintza egongo diala

Erabiltzailearen aurpegia Oñatiko Gure Esku Dago 2014ko urt. 27a, 13:52
Gogoratu aste honetan hainbat ekintza egongo diala Debagoienian Gure Esku Dagok antolatuta. Eguaztenian mahai-inguru interesgarrixa Arrasateko Kulturaten (ikusi kartela) eta ebaikotzian Carles Beldan eta Gosen kontzertua gaztelekuan, 22:30ian. Ikusi zela definitten dauen Carlesek berak bere emankizuna (Zugarramurdin bizi dan kataluniar honek euskaraz primeran egitten dau): Oi da!Errezitaldi dantzagarri honetan Eskual Herriko eta Herrialde Katalanen arteko loturak agertuko dire. Adibidez, Mikel Laboak Salvador Espriuren olerkia kantzaten zuena, Xiberoko seaskako kantarunba bilakatu, “Agure Zaharra”ren bertsio originala edo Maialen Lujanbiok “Cançó de Pandero” erabili zuen 2005eko Txapelketan. Xinple ta zuzen: abotsa, soinu ttikia eta kantuak. Itxura ederra dako!!! Apuntau agendan. Eta domekan Lizargaratera fango gara Bergarako eta Antzuolako taldekuekin batera, bertan giza kate bat egiteko. Oñatiko irteeria da 9:30ian Errekalde eskolan. Gonbidatuta zauzei danok!!!

.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak