Erabakitzeko eskubidearen aldeko Azpeitiko dinamikak erabaki horrek eremu ezberdinetan izan dezakeen eragina landuko du hitzaldi ziklo batean urtarrilaren 30etik aurrera. Kirola, eremu juridikoa, ekonomikoa eta kulturala izango dituzte hizpide San Agustin kulturgunean. Honakoa da egitaraua:
- Urtarrilak 30: Euskal selekzioei buruz; Arritxu Iribar kirol kazetariak gidatuta Xabier Mikel Errekondo, Markel Irizar, Reyes Carrere eta Beñat Zarrabeitiarekin mahaingurua.
- Otsailak 12: ‘Herria, Nazioa eta Estatua’, Jokin Apalategi (Soziologoa, EHU)
- Otsailak 26: ‘Euskal estatua bideragarria al da ekonomikoki?’, Joseba Tobar Arburulu (Ekonomilaria, EHU)
- Martxoak 7: ‘Euskal estatu baten sorrera Europan: alderdi juridikoak’, Zelai Nikolas (Abokatua) (Baigera elkartean izango da hiltzaldi hau, arratsaldeko 19:00etan)
- Martxoak 26: ‘Ipar Euskal Herria: gaurko egoera eta erronkak’, Eneko Bidegain (Kazetaria eta MUko irakaslea)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.