Eremu eta sentsibilitate desberdineko lesakarrak elkarrekin erabakitzeko eskubidearen alde

gureeskudagoAbian da ‘Gure esku dago’ dinamika herritarra Lesakan eta urtarrilaren 18an egingo da aurkezpena Harriondoa Kultur Etxean. 

2014ko urtarrilaren 18an, 12:00etan, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean ‘Gure esku dago’, Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen dinamika zabalaren aurkezpena egingo da.. Ekitaldi honen berri emateko, gaur agerpen bat egin dute Lesakako Udaletxeko Pleno Aretoan egitasmoari sostengua emateko bildutako eremu eta sentsibilitate desberdineko hainbat lesakarrek.

Bertan elkartutakoen ordezkari gisa, hitza hartu du Maite Bidartek eta herritar guztiak gonbidatu ditu urtarrilean ospatuko den aurkezpenean parte hartzera. Hortaz gain, 2014ko ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen erabakitzeko eskubidearen aldeko gizakatean Lesakarrak ere han izango direla aipatu du.

"Gure esku dago" dinamikaren helburuak erabakitzeko eskubidearen beharra, aukera eta zilegitasuna gizarteratzea eta herritarrak aktibatzea dira. Guzti hori errespetua eta batuketan oinarrituz eta jarrera positibo batekin, dibertsitatea eta pluralitatea printzipio nagusi direlarik. Honako hau aldarrikatzen du:

 

  • Herri gisa geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu

  • Erabakia hartzea herritarroi dagokigu

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak