Erabakiaren aldeko indarra areagotzeko ekimen berriak Errenteria-Oreretan

Errenteria-Oreretan II. batzarra egin du Gure Esku Dago dinamikaren baitan bildu den jende multzoak. Gogotsu dira, eta horren adibide aurrera begira hizpide izan dituzten ekimen guztiak. Erabakitzeko eskubidearen inguruan jardun zuten batzarraren lehen zatian eta 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea elkartuko dituen giza kateaz. Orain arte egindakoak baloratu eta urtarrilaren 18an argazki erraldoia egiteko proposamena landu zuten batzarrean. Gainera, otsailaren 3 eta 9 artean ‘eskutik eskura’ dinamika egitea erabaki zuten. Aste osoko egitarau hori lantzeko lan taldeak sortzea erabaki zuten. 

Lanak amaituta, luntx goxo batekin amaitu zuten batzarra. > BATZARRA ARGAZKITAN

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak