Azaroaren 16an Durangon aurkeztu genuen datorren 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza-katea. ‘gure ESKU bidea’ izenburuarekin garatuko dugu ekimena herriz herri. Jada abian diren erabakitzeko eskubidearen aldeko herrietako ekimenak ezagutu genituen bertan bildutakoek eta bidelagun hartu genituen Kepa Junkera, Eñaut Elorrieta, Martxelo Otamendi, Periko Ibarra eta Txaro Arteaga. Hemen azkar batean egindako bideo txiki bat.
[youtube]nJeRCbaBEew[/youtube]
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.