GureEskuKlip

Erabiltzailearen aurpegia Oñatiko Gure Esku Dago 2013ko abenduaren 12a

Asteartero bezala arratsaldeko zazpiak iritsi ziren, eta nola ez hortxe geunden gure giza kate, argazki eta abarri bueltak emanaz. Halako batean taldekide bati inspirazio iturria zabaldu eta non botatzen duen ideia ero baina polit hori. Eta bideo lehiaketa bat egingo bagenu? Bideo lehiaketa bat? Bai, izan ere jasotzen ditugun bideoak ondoren GURE ESKU BIDEA giza katea iragartzeko erabil genitzake. Jendeak dituen ideia original, xelebre eta interesgarriak ikusiko ditugu, erabakitze eskubidearen inguruko kontzientziazioa aurrera eramanaz. Mmmmm ez da batere ideia txarra, horixe izan zen taldekide guztion erantzun eta erreakzioa. Ideia horri forma, ukitu eta pintzelada ezberdinak emanaz heldu gara gaurdaino. GUREESKUKLIP lehiaketa burutzeko eguneraino.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak