Oñatiko Gure Esku Dago lantaldeak lanean jarraitzen du, Euskal Herrian Erabakitzeko Eskubidea praktikara eraman ahal izatea defendatuko duen gehiengo handi bat martxan jartzea helburu duen dinamikaren baitan, zehazki, oñatiarrak aktibatu nahian. Gauzak honela, eta iraileko jendaurreko aurkezpenaren ondotik, herrian egiteko beste ekitaldi publiko bat prestatzen dihardu urtarrilerako. Prestaketa lan horietarako, abenduaren 17an egingo du hurrengo bilera, kultura etxean. Harremanetan jarri nahi izanez gero: onatiko.gure.esku.dago@gmail.com. Batu zaitez ekimenera, Gure Esku Dago!