Eskolako fobia haurrak eskolara joateko duen ezintasunari dagokio, eskolako egoera edo alderdiren bati beldur irrazionala diolako. Gainerako fobiekin gertatzen den bezala, ez du kategoria diagnostiko propiorik DSM5ean, ( buruko nahasmendu guztiak biltzen dituen eskuliburua). Hala ere, badira identifikatzen lagun dezaketen ezaugarri batzuk.