Aldaketak datoz haurrak segurtasunez bidaiatzeko aulkiei dagokien araudian. Europako R44 araudiaren ordez, R129 araudia ezarriko da, I-Size deritzona. 2024ko irailaren 1etik aurrera, R129 I-Size arauarekin homologatutako aulkiak baino ezin izango dira merkaturatu.