Geroz eta barneratuago daukagu haur eta nerabeekin heriotzaz hitz egitea: badakigu egiarekin zuzendu behar garela beraiengana, eufemismo eta metaforak ekidin behar ditugula, ahal bezain pronto eman behar diegula heriotzaren berri…
Baina, zer gertatzen da heriotza horiek naturalak ez direnean? Eragindako heriotzak direnean? Hau da, erailketa batez, biolentzia bikarioaz, gerraz edo suizidioaz aritu behar garenean?