Familian hezten dugu, ikastetxean hezten dugu eta ezinbestean, umeekin harremanetan gauden guztiok, zuzenean edo zeharka, hezten dugu.
Heldu izateak, berez, ez gaitu hezitzaile on egiten, baina askotan helduok hori sinestearen akatsa egin ohi dugu. Bizipen asko ditugu gure motxilan, ezagutza handia ere eta horrek zalantzarik gabe, bizitzari aurre egiteko tresnak errazten dizkigu. Bizitzan zehar motxila pertsonala betetzen joan gara eta gauza horiek guztiak, garen modukoak egiten gaituzte.