Sasoi horretan gaude etxean; hau da, bi urteko txiki batekin elkarbizitzan. Polita, oso polita da bizitzen ari garen sasoi hau gure txikiarekin; baina, ez dizuet gezurrik esango nekagarria ere bada sarri. Haurrak dagoeneko ikasi du oinez ibiltzen, korrika egiten, salto egiten, hitz egiten eta abar. Finean, gaitasun guzti horiek bere kabuz deskubritu eta bereganatzeak, autonomia maila handia izatea suposatu dio.