"Zazpi ordu lo egiten dituen nerabe batek bederatzi ordu lo egiten dituen baten aldean bereizmen matematiko erdia du". Neurofisiologia klinikoan eta loaren medikuntzan aditua den Javier Albaresen hitzak dira. Nerabezaroan lo gutxi egitea gaitz arrunta dela dio. Uste du faktore ugarik hartzen dutela esku arazo horretan eta horiek osasunean dituzten ondorioei buruz ohartarazten du.