Bulegoren abestiak dioen bezala, pizten ari da sua…: digitalizazioa eta hezkuntzaren arteko harremanari buruzko eztabaida bor-bor dago leku guztietan. Egoera korapilatsua eta zaila dela diote askok; nik neuk, egoera konplexua dela deritzot. Jarrera polarizatuak gailentzen ari dira azkenaldian, pantailak, mugikorrak eta oro har teknologia digital guztia haur eta gazteentzat “debekatzearen” eta “besarkatzearen” artean.