Haurrentzako Euskal Abestien Katalogo berri bat da Abestuz ikasi eta Haur Hezkuntzako umeekin kontaktua duen edonori zuzendua dago. Bertan, kantak kontsultatu zein proposatzeko aukera ematen da. Modu honetara, irakasle, hezitzaile zein gurasoen artean elkarreragina sortu nahi da, ezagutza partekatu eta belaunaldien arteko transmisioari lagundu.