Neurri hori jasota dago Hezkuntza Sailak joan den ekainean ikastetxeei eta institutuei igorri zien 2023-2024 Ikasturte Hasierako Ebazpenean. Hala, ikastetxe guztiek aplikatu beharko dute gaitasun handiko ikasleak identifikatzeko eta haiei hezkuntza-erantzuna emateko protokoloa. Orain arte, esku-hartze hori ikastetxe bakoitzaren borondatearen araberakoa zen.