Ez dut nahi nire alaba zintzoa izatea, gure gizartean horrek esan nahi duena jakinda. Badakigu jaiotzetik kontzienteki edo inkontzienteki, neskak eta mutilak ezberdin hezten ditugula, eta honek beraien garapenean eragin handia duela norberaren eta identitatearen eraikuntzan eta testuinguruarekin erlazioan, batez ere. Jolasean, erlazioetan, irudian ikus ditzakegu genero estereotipoak haur eta gazteetan, baina jarrera eta besteekin erlazionatzeko moduan ere. Horregatik ez dut nahi nire alaba zintzoa izatea.