Klasikoak datoz bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Guraso.eus 2023ko eka. 26a, 10:16

Jolas tradizionalei buruzko kolaborazioa idatzi du Itsaso Pagoagak www.guraso.eus atarian. Zenbait jolas gomendatu ditu, bere esanetan, transmisiorako funtsezkoak izateaz gain, taldean eta kalean jolasteko aukerakoak direlako: "Gero eta bakartiago eta etxekoago bilakatzen ari garen sasoi hauetan, jolas tradizionalek kalera atera eta lagunekin jolasteko aukera edo aitzakia eskaintzen digute".

Ezin uka jolas batzuk gure memoriaren parte direnik. Belaunaldiz-belaunaldi jolastu izan dugu jolas berdinetara eta agian, horregatik gure ADN-aren parte izatera pasa dira. Tradizional gisa izendatzen ditugun jolasak dira horiek: betikoak, modaz pasatzen ez direnak alegia. Eta, noski pentsamendua jolas mota horietara doakigunean berehala honako ideiak datozkigu burura: kalean jolastea, kanpoan jolastea, lagunekin jolastea, askatasunean jolastea, libreki aukeratzea, heldu gabe jolastea eta abar. Arauak justuak eta jolaserako orduak amaigabeak.

Irakurri osorik

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak