Eremu digitalak sortzen dituen zailtasunak, daukan zabalera eta garapen abiadura direla eta, askotan nabarmentzen dira. Bestalde, guraso askorengandik jasotzen dudan mezua, kudeaezina den mundu bat moduan bizi dutela izaten da. Ezin da ukatu arlo digitalak dituen eraginak anitzak direla, baina has gaitezen fokua kudeatu daitezkeen aspektuetan jartzen. Kasu honetan etxean edo familia barruan har daitezkeen neurrien inguruan arituko gara.