Asteazkenean lagun baten bitartez jaso nuen Donostian “Amak contra el racismo” ama-taldeak sortutako arraza-aurreiritzien inguruko bideoa. Senar senegaldar eta seme-alaba arrazalizatuak dituen ama txuri bezala, lehen ikustaldian, tristura sentsazio galanta sentitu nuen. Aurretik eredu berdina duten hainbat bideo ikusita nituen, baina euskaraz ari ziren haurrak izatean inpaktua handiagoa izan zen.