Gure burua etengabe lanean ari da eta bere zereginetako bat espektatibak eraikitzea da: seme-alabak kasu egin beharko lidake, bikoteak babestu egin beharko lidake, gatazkarik ez genuke eduki behar, ondo eman beharko ginateke, tratu txarrik ez luke egon beharko… Besteekiko edo geurekiko itxaropen hauek infernura eraman gaitzakete.