Bada esaldi bat txikitatik zalantza handia sortu didana “berdin-berdin maite zaituztet” edo antzekoa den “zein maite duzu gehiago aita edo ama?” galdera. Ezinegona sortzen zidan “berdin-berdin” horrek eta barne-gatazka izugarria halako hautu bat uneren batean egin beharra sentitzeak. Niretzat txikitan ezinezkoa zen gurasoetako bat bestea baino gehiago maitatzea. Ez dut ukatuko; uneren batzuetan gogoan dut nire buruari agindu izana bat beste baina gehiago maitatzeko eta ezin lortu. Nola egiten da hori?