Iraultza feminista gorabehera, genero-rolak eta emakumeak objetu gisa azaltzea betikotzen dituzten panpinak oparitzen jarraitzen dugu.
Panpina horietan pentsatzen badugu, ilehoria datorkigu burura, argala, takoiekin eta ezinezko neurriekin, baina merkatuko beste askok ere emakumeak objetu gisa azaltzeko joerari jarraitzen diote, eta neska batek egin behar duen horretan erabat sailkatuta daude, eskolak eta familiek aspaldi desagerrarazi nahi ditugun eredu estereotipatuak betikotzen.