Roald Dahl idazleak eskaini dit aukera ezin hobea tarte honetara ekartzeko aspaldian bueltaka dabilkidan ezinegon bat. Bazterrak nahastu ditu idazlearen lanak aldatu eta egokitu egingo direla iragarri izanak, ustez iraingarriak izan daitezkeen hainbat hitz aldatuta. Zentsuraz ere hitz egin da.