Hizketaren alterazioak hizkuntza eskuratzean ager daitezkeen nahasmendu ohikoenetako bat dira, eta helduaroan ere iraun dezakete profesional batek lagunduta zuzentzen ez baditugu.
Hizketa-soinuen nahasmenduak artikulazioen ekoizpenean (fonetika) edota soinuen/fonemen erabilera funtzionalean (fonologikoa) gertatzen diren alterazioak dira eta mintzamenaren ulergarritasunari eragiten diote hainbat mailatan. Pertsona baten bizitzako etapa desberdinetan diagnostika daitezke.