Etorri berrientzat etxeak azkar eraikitzeko premiak, kotxearen erabileraren gorakadak edo interes ekonomikoak eraginda, herri gehienetan ezagutzen ditugu horrela eraiki behar ez ziren auzoak, zuhaitzik gabeko hiribideak edo espaloi estuko kaleak. Horren ostean etorri dira parke berriak sortzeko, espaloiak handitzeko edo oinezkoentzako guneak gordetzeko erabakiak.