Oparien inguruko hausnarketa

Erabiltzailearen aurpegia Guraso.eus 2022ko abe. 12a, 12:50

Idoia Larrañaga de la Presa bergararra guraso.eus egitasmoko kolaboratzailea da. Irakaslea da eta psikomotrizitate lanetan ere dihardu. Hezkuntzaz hausnartzen du webgunean, bi arlo horien inguruan ikasitakoak eta bere esperientzietan jasotakoa uztartuz. Oraingoan, oparien inguruan hitz egin du.

Gabonak gerturatzen dabiltzan hontan, pil-pilean dagoen gai baten, oparien, inguruko hausnarketak plazaratu nahiko nituzke.

Lehena eta garrantzitsuena iruditzen zaidana: opariek (material zein ez materialek) haurren hezkuntzan zuzenean eragiten dute. Eta horrenbestez, haurren tutoreekin adostutakoak soilik eskaini beharko liratekeela aldarrikatzen dut. Zergatik? Familia bakoitzak jokatzeko, egiteko, bizitzeko...modu ezberdinak dituelako eta horretan eragin ahalik eta positiboena egiteko.

Irakurri osorik

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak