Pandemia aurretik urte asko lanean daramatzan ortodonzista batekin hitz egiten egon nintzen. Larrituta zegoen, batez ere, neska nerabeen artean, ortodontzia-tratamendua hastean, anorexia kasu asko garatzen zirela ohartu zelako. Nerabe hauekin lanean hasi eta tratamendua bukatzerako, ehuneko kopuru batek gaixotasuna aurreratua zeukala ikusten zuen. Azpimarratzekoa da ortodontzia-tratamendua, oro har, lehen haurtzaroan edo nerabezaroan hasten dela, eta garai horretan elikadura-ohiturak aldatzeko joera izaten dela.