Ni bezalako euskaldunentzat, euskaraz bizitzea hautu politikoa da.
Ni bezalakoak diot, alegia, hobeto moldatzen direnak gaztelaniaz (edo frantsesez; edo arabieraz, errumanieraz…) euskaraz baino, euskaraz txukun moldatu arren. Eta hori beti hala izango dela susmatzen dutenak. Euskara nagusitan ikasi dugun erdal elebidunak gara.