Aspalditik da guraso.eus egitasmoko kolaboratzailea Nerea Mendizabal, harremanak eta pertsonen arteko komunikazioa landu ditu azken urteetan bere hitzaldi, tailer, edo bide-laguntza ezberdinetan eta Komunikazio EzBortitza izan du lanabes nagusietakoa.
Txatxilipurdi elkarteko bulegoan, pasa den astean grabatutako elkarrizketa bat aurkeztu nahi dizuegu gaurkoan; bertan komunikazio ez-bortitzak gurasotasunean izan dezakeen balioaz hitz egin zuten Mendizabalekin.