Sartu institutu batean. Garbi dago. Aseptiko. Sarreran kartel batzuk daude (euskara, martxoak 8…). Sarreratik harago ezer ere ez, paretak hutsik. Guztiak. Pasilloetan eta geletan zero biribila. Hormen koloreak izan daitezke gris argia, berde neutroa, beigea, izokina… Laburbilduta: pasa den mendeko ospitale eta kartzelaren arteko zerbaitetan sartu zara.