Aisialdian, herrian eta familian jolasaren garrantzia aitortzen hasiak gara, eta zer esanik ez eskola esparruan. Garapenari begira jolasak umearentzat balio handia duela ikusi den arren, eta denok jolastu dugun arren, jolasaren inguruko ezagutza zehatzago baten beharra antzeman dugu, umeari eskaintza eta akonpainamendu egokiago bat egin ahal izateko. Hori dela eta, eskolan jolasak duen presentzia, dituen ezaugarriak, hutsuneak… ikertu ditu Itziar Arregik.