Ikasturte bukaerako festa, familia giroan

Joan den egubakoitzean, Arrasate Herri Eskolak ikasturte amaierako azken jaia ospatu zuen Biteri plazan. Lehenik eta behin, guraso batzordeko kideek eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiote festa aurrera eramaten parte hartu zuten guztioi. Izan ere, jai honen antolakuntza gurasoen esku egon arren, denon elkarlana ezinbestekoa izaten da.

Urtero bezala, lehen orduan haur hezkuntzako txikienei ematen zaie puzgarrietan jolasteko aukera. 16:00etan hasita, berriz, Lehen Hezkuntzakoak batu eta denak batera Biteri plazan elkartu ziren.

Oso giro familiarra sortu zen. Umeak erdigunean jarri eta seigarren mailakoek gidatu zuten eskolako abestiaren koreografia, baita ondorengo tailer proposamenak ere, institutuko gazteen laguntzari esker aurrera eraman izan ahal zirenak.

17:30ean, Markel Goikoleak girotu zuen festa, eta amaiera opariz beteta izan zen. Egia esan, herriko hainbat eragilerengandik jaso genuen laguntzari esker saldu ziren tiketak.  Ondorioz, opari paregabeak banatu ahal izan genituen. Bide batez, zozketako hainbat sari banatu gabe geratu zirela esateko aprobetxatu nahi dugu eta zortedunak guraso elkartearekin harremanetan jar daitezen eta haien oparia jaso dezaten informatu. 

Esan bezala, oso eskertuta gaude eta asko gozatu genuen. Espero dugu horrela jarraitu ahal izatea urte askoan zehar. Mila esker!

Zozketako zenbaki sarituak:

2500: Ereindajanetik, produktu ekologikoez osatutako saskia.

1088: Ternua markako arropa lote bat.

1275: Arteaga jatetxean bi pertsonarendako bazkaria.

1686: 200 euroko erosketa bonua Ibai-arteko dendetan gastatzeko. 

2488: 700 euro Nautalia Arrasate Bidaiak  agentzian gastatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak