Giro aparta izan zen sahararren komunitatearen, eskolako guraso elkartearen eta komunitateetatik at dauden parte-hartzaileen artean. Janariak, dantzak, ipuin kontaketak... denetariko ekarpenak izan ziren, bakoitzak bere aletxoa jarriz. Mural bat margotu genuen goizean, eta txalaparta ikasteko aukera ere izan zen; ondoren, janari dastaketa eta triki-dantza, henna tatuajeak eta ipuin kontaketa izan ziren.
Ikasle, guraso eta irakasleak gogoan izanik, 250 lagun inguru batu ginen, eta giro paregabea izan zen familien arteko harremana sustatzeko. Hala, guraso elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten guztiei, eta nabarmendu nahi dugu faltan bota genituela agertu ezin izan zirenak.