Ikasturte bukaerako festako sariak jasotzen ari dira

Jokin Bereziartua Lizarazu eta Ander Moraza Goenaga Ibai-Arteko bonoak eskuratzen Altuna Lurrindegian.
Ekainaren 7an egin zuten zozketa Arrasate Herri Eskolako ikasturte bukaerako festan eta ekainean zehar saridun batzuek beraien sariak jaso dituzte.

Leire Olaizola Garayk Arteagan bapo bazkaldu zuen ekainean. Bestalde, Jokin Bereziartua Lizarazuk eta Ander Moraza Goenagak Ibai-Arteko bonuak eskuratu zituzten Altuna lurrindegian, Ibai-arteko edozein dendatan gastatzeko.

Nautalia Arrasate Bidaiak agentziak eskainitako bidaiarako saria Itsaso Beitia Markaidek eskuratu zuen eta oraindik saria jaso ez duen arren ziur jada nora bidaiatu pentsatzen ari dela.

Zorionak saridunei eta eskerrik beroenak sariak bideratzen laguntzen diguten Arteaga, Ibai-arte eta Nautalia Arrasate Bidaiaki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak